miércoles, 9 de diciembre de 2015

URBASATIK

 

Udazkeneko egun bat Urbasatik argazkiak ataratzen. Hemen udazkena Pirinoetan baino beranduago etortzen da eta aukera aprobetxatu egin behar neban. Goiz goizian altxatu, ordu bat ta erdi kotxean, ta han nengoan, lainoak billatu nahian. Lainoa denbora gitxi egon zan eta argazkiak eskasak ziran, baina zeozer egin neban.
Urbasako bazterretatik galduta ibiliz leku interesgarriak aurki daitezke. Konposaketak zailak egiten jataz ze adarrak, haitzak, sustraiak, nahastuak egoten dira, eta handik konposizio garbi bat eraikitea ez da lan erreza. 
Urbasako goi aldean ez dagoz erreka haundirik, ur guztia filtratu egiten dalako eta gero Urederra ibaietatik urteten da. Aurten ez naz Urederrera joan, Urabasako basoan beharra finkatu nahi nebalako.

Hemen argazkiak: